ASTEKO KRONIKA.

(2014ko apirilaren 9an).

 

 

 

         EUSKAL HERRIKO XAKE TXAPELKETAK.

 

            Dagoeneko 2014ko urtarrileko Euskal eloaren zerrenda atera du Mikel Almansa langile nekaezinak.

 

            Informazioa: http://ajedrez.iruditzen.com/elofva/00000396.html

 

            Jokatutakoa.

 

            Tximista Xakeko Euskal Zirkuituaren hirugarren torneoa jokatu da asteburu honetan. Zehatz-mehatz, igandean, apirilak 6. San Viator XXVII. Xake Torneoa izan da Gasteizen. San Viator A nagusitu da, Salcedo eta Egidazu A taldeen aurretik. Sailkapen Nagusian Salcedo da lider. Nahiko abantaila hartu du hurrengoekiko (Santurtziko Itsas Zaldunak eta Bilboko Zuri Baltza dira).

 

            Informazioa: http://chess-results.com/tnr130302.aspx?lan=2&wi=821&turdet=YES

 

            Jokatzekoak.

 

            12 egun barru (apirilaren 21ean) Adin guztietako Euskadiko Banakako Xake Txapelketa hasiko da, Zornotzan (Bizkaia). Astelehenetik igandera, zazpi txanda. Santiago Gonzalez De la Torre da oraingo txapelduna. Sari mamitsuak badira (1.000 euro, 750, 500...).

 

            Informazioa: http://www.xake.net/2014-exf/2014-04%20K201403-03%20EXF_EUS-XAKE-TXA-ABSO-ARAUAK.pdf

 

            Gazte Mailako Euskadiko Xake Txapelketa 18 urtez azpiko jokalarientzat da. 2014ko apirilaren 22tik 26ra jokatuko da Eibarren. Orvinako Pablo Urriza Iricibar da oraingo txapelduna.

 

            Kadete mailakoa 23tik 26ra izanen da toki berean, 16 urtez azpikoentzat. Tuterako Santa Ana taldeko Alejandro Bernal Gomez da oraingo txapelduna.

 

            Informazioa: http://www.xake.net/2014-fva/6EHT_CAMP-EUS-IND-JUV-CAD/K201403-04%20FVA-EXF%20CAMP-EUS-CAD-JUV_BASES.pdf

 

         MUNDUKO XAKE TXAPELKETAK.

 

            Jokatzekoak.

 

            2014ko apirilaren 8tik 22ra, Errusiako Khanty-Mansiysk hirian, FIDEko Emakumezkoen Grand Prix-eko laugarren torneoa jokatzen ari da. Orotara, 6 torneo dira, 2013an eta 2014an jokatzekoak direnak. 18 jokalari daude Grand Prix honetan. Zirkuito honetako irabazleak Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketako Finala jokatuko du Yifan Hou txinatarraren aurka (oraingo txapelduna). 2015ean izanen da hori.

 

            Informazioa: http://khantymansiysk2014.fide.com/

 

         EUROPAKO XAKE TXAPELKETAK.

 

            Jokatutakoak.

 

            Jokalari beteranoen Europako Xake Txapelketak jokatu dira Portugalgo Porto hirian, 2014ko martxoaren 9tik 17ra. 50 urtetik gorakoek izan dute txapelketa bat eta 65 urtez gorakoek beste bat.

 

50 urtez gorako Txapelketa Irekian Keith C. Arkell ingelesa (2.448 FIDE elokoa) nagusitu da, Evgenij Kalegin errusiarra eta Zurab Sturua georgiarra atzetik utzita.

 

            50 urtez gorako Emakumezkoen Txapelketan Tatyana Fomina estoniarrak irabazi du (2.188 FIDE elokoa). Tsiala Kasoshvili georgiarra izan da bigarren eta Galina N. Strutinskaya errusiarra hirugarren.

 

            2014ko martxoaren 19tik 20ra jokatu da 65 urtez gorako Xake Azkarreko Europako Txapelketa Irekia. Lehen, Xake Aktibo moduan ezaguna. Mihai Suba errumaniarra izan da irabazle (2.379 FIDE elokoa), Algimantas Butnorius lituaniarra eta Nona Gaprindashvili georgiarraren aurretik.

 

            Egun berberetan 50etik gorakoen Xake Azkarreko Europako Txapelketa Irekia jokatu da. Evgenij Kalegin errusiarra (2.490) izan da irabazle, Antonio Fernandes portugaldarra eta Zurab Sturua georgiarraren aurretik.

 

            2014ko martxoaren 21ean 65 urtez gorako Tximista Xakeko Europako Txapelketa Irekia jokatu da. Yury S. Gorshkov errusiarra (2.286) nagusitu da. Mark D. Tseilin israeldarra izan da bigarren eta Nona Gaprindashvili georgiarra hirugarren.

 

            Egun berean 50 urtez gorako Tximista Xakeko Europako Txapelketa Irekia jokatu da. Antonio Frois portugaldarra (2.352) nagusitu da. Zurab Sturua georgiarra izan da bigarren eta Galina N. Strutinskaya errusiarra hirugarren.

 

            Informazioa: http://escc2014.fpx.pt/index.php/competition/classic/standings

 

            2014ko apirilaren 1etik 9ra Jokalari Beteranoen Selekzioen arteko Europako Xake Txapelketa jokatu da. Errusia 1 izan da garaile. Bigarren Kroazia izan da eta hirugarren Eslovakia. Errusia 1 taldea jokalari hauek osatu zuten: Semen I. Dvoirys (2.560), Evgeny Gleizerov (2.531), Alexei Gavrilov (2.466), Yury S. Balashov (2.446) eta Vladimir V. Zhelnin (2.457).

 

            Informazioa: http://chess-results.com/tnr121610.aspx?lan=1

 

         XAKE TORNEOAK.

 

            Jokatutakoak.

 

            Alfaro Hiria XX. Xake Txapelketa Irekia 2014ko otsailaren 7tik martxoaren 21era jokatu da (ostiraletan), xakelari nafar batzuen parte hartzearekin. Diego Lorente Peñalba errioxarra nagusitu da (2.147 FIDE elokoa). Podiuma beste bi errioxarrek osatu dute: Alvaro Bayo Milagro eta Miguel Blazquez Gomez. Iñigo Ortin Blanco tuterar gaztea seigarren geratu da, Ainhoa Ortin Blanco bere arreba hamahirugarren eta Aitor Martinez Bernardo (hau ere Tuterakoa) hamalaugarren.

 

            2014ko martxoaren 21ean Alfaroko Gaueko I. Xake Torneoa jokatu da. Pablo Glavina argentinarra (2.433) izan da garailea. Bigarren, Antonio Ruperez Benito soriarra. Hirugarren, Alvaro Bayo Milagro errioxarra. Nafarrei dagokienez, Pedro Viñal Gutierrez laugarren izan da, David Garrido Lasheras zazpigarren eta Patxi Sesma Rubio hamargarren.

 

            Rincon de Sotoko Udareak V. Xake Torneoa 2014ko martxoaren 29an jokatu da. Iruñeko Donibane Kirol Elkarteko Roi Reinaldo Castiñeira galiziarra izan da irabazle. 2.482ko eloa dauka. Roberto Cifuentes Parada txiletarra izan da bigarren eta David Lana Rodriguez espainiarra hirugarren. Nafarroako Daniel Roldan Marques eta Alberto Arnedo Ruiz jokalariak bederatzigarren eta hamargarren geratu dira.

 

            Informazioa: http://www.chess-results.com/tnr126825.aspx?lan=2

 

            Jokatzekoak.

 

            2014ko apirilaren 12tik 19ra Donostia Hiria Nazioarteko XXXVII. Xake Txapelketa jokatuko da. Iaz Daniel Alsina Leal katalana izan zen irabazle. Euskal Herriko lehenengo jokalaria Paul Velten lapurtarra izan zen (seigarren).

 

            Informazioa: http://www.fgajedrez.org/open-de-san-sebastian/informazioa-euskaraz/

 

2014-04-09.

Iturria: Internet.